Zer esan nahi du?

Zeharkako zerga
Zeharkako zergak dira kontsumoa zergapetzen dutenak, produktu guztietan oro har (adibidez BEZa) nahiz produktu jakin batzuetan (tabakoa eta alkohola, adib.) aplikatzen dira.
PFEZ
PFEZa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) Espainiako egoiliarrak diren pertsona fisikoek (enpresek ez) urtebetean izan duten errentaren arabera zergapetzen dituen zerga pertsonal bat da. Zerga mailakatu bat da: zenbat eta diru-sarrera gehiago izan, orduan eta handiagoa da ordaintzen den ehunekoa.
BEZ
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kontsumoaren gaineko zerga bat da (zeharkako zerga), eta merkataritzako eragiketa eta eragiketa profesional gehienei aplikatzen zaie. Azken kontsumitzaileak bakarrik ordaintzen duen zerga bat da, eta neutroa da enpresa eta profesionalentzat. Produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarrien arabera, hiru tasa daude: orokorra (% 21), murriztua (% 10) edo supermurriztua (% 4).
Likidazioa
Aurrekontu baten likidazioa egiteko, urtean zehar (eta gero) egiaztatzen da zenbat diru sartu den eta zenbat gastatu den benetan aurrekontuaren idatz-zati bakoitzean, hasierako aurreikuspenekin alderatuta.
Aurrekontua
Herri-administrazio baten aurrekontua hurrengo urteko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspen bat da. Diru-sarrera edo gastu bakoitza hiru sailkapen desberdin eta independenteren arabera analiza daiteke: funtzionala ("zertarako gastatzen da? zein da helburua? osasuna ala hezkuntza?"), ekonomikoa ("nola ordaintzen da? zenbat dira soldatak eta zenbat alokairuak?") eta organikoa ("zein organo edo sail da arduraduna?").
Erreala vs. nominala
Diru-kopuru "nominalak" une bakoitzekoak dira, doikuntzarik gabekoak. Magnitude "errealak", berriz, inflazioak denbora joan ahala izan duen eragina neutralizatzeko eta bi unetako prezioak alderatu ahal izateko doitu direnak dira.