← Hezkuntza

Haur eta Lehen Hezkuntza

Programak, erakundeak eta kontzeptuak

Egitarau honetan garatzen diren ekintzek honakoak dituzte helburu:
• 0-3 urte etapa, hezkuntza- izaerakoa, ezar dadin jarraitzea.
• Ikasleei nork bere gaitasunak garatzeko oinarrizko heziketa egokia eta goragoko hezkuntza-mailetara igarotzeko nahikoa ezagutza eta gaitasun eskaintzea.
• Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleei garapenerako baliabideak eskaintzea eta gizarte- integrazioa erraztea.
• Giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea, kalitatezko irakaskuntza bermatzeko.
• Immigrazioko Euskal Plana betetzeko, kultura artekotasuna lantzeko eta ikasle sartu berriei arreta emateko programa finantzatuko da, harrerako hizkuntza-errefortzuen bitartez.
• Hezkuntza-, gizarte- eta ekonomia-gabeziak dituzten ikasleei gabeziok gainditzeko bideak eskaintzea, gizarteratzeko eta eskolari etekinak ateratzeko.
• Arreta klinikoa behar duten baina kasuan kasuko eskola-ingurunean edo ohiko ikastetxean artatu ezin diren ikasleentzat ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde zentroak garatzea.
• Irakaskuntzan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezartzea. Horretarako, prozesu bati ekingo zaio ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan apurka-apurka informatika-ekipamendua ezartzeko eta ikastetxeei tresna eta plataformak jartzeko, ikasketak, pedagogia eta informazioa eta komunikazioa kudeatzeko prozesuak informatiza ditzaten.

Diru-sarrerak eta gastuak

Urtea aukeratu

Datu iturriak

Oharra

  • Azaldutako diru-sarrerak eta gastuak Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrari buruzkoak dira: ez dira barnean sartzen erakunde autonomoak ez eta erakunde, sozietate edo fundazio publikoak.
  • Adierazitako zifrak € etengabekoak, oinarria 2011=100. Inflazioaren doikuntza 2015ko abenduaren 31n egin da.
  • Aurrekontu-gauzatzearen datuak "onartutako betebeharrei" buruzkoak eta "onartutako eskubideei" (diru-sarrerei) buruzuzkoak dira, ez kaxa-fluxuari buruzkoak. Programa mailan daude erabilgarri.