Ikuspegi orokorra

1. Diru-bilketa

Zerga-araubide berezia duten Foru Aldundiek egiten dute. Besteak beste, honakoak gailentzen dira: errentaren gaineko zuzeneko zergak (PFEZa) eta Sozietateen gainekoa, zeharkako zergak (adibidez, BEZa), eta tabakoaren edo hidrokarburuen gaineko zerga bereziak.

2. Nola banatzen da?

Diru-bilketa Euskal Autonomia Erkidegoan eskumenak dituzten administrazio publiko guztien artean banatzen da. Estatuko Administraziora bideratzen den zatiari Kupoa deritzo; Eusko Jaurlaritzari dagokionari, berriz, Ekarpenak, eta gainerakoa Foru Aldundien eta haien tokiko erakundeen artean banatzen da.

3. Zertan erabiltzen da?

Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundien ekarpenen bidez eta zor publikoaren eta antzeko finantzaketa-iturrien bitartez lortzen duen zenbatekoa bere eskumeneko gizarte-zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen du.

Urtea aukeratu

Datu iturriak

Oharra

  • Azaldutako diru-sarrerak eta gastuak Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrari buruzkoak dira: ez dira barnean sartzen erakunde autonomoak ez eta erakunde, sozietate edo fundazio publikoak.
  • Adierazitako zifrak € etengabekoak, oinarria 2011=100. Inflazioaren doikuntza 2015ko abenduaren 31n egin da.
  • Aurrekontu-gauzatzearen datuak "onartutako betebeharrei" buruzkoak eta "onartutako eskubideei" (diru-sarrerei) buruzuzkoak dira, ez kaxa-fluxuari buruzkoak. Programa mailan daude erabilgarri.